Isilen ahotsa, enpatia, errespetua eta bizikidetza positiboa sustatzeko baliabide didaktikoa.

“Isilen Ahotsa” bizikidetza positiboa, errespetua eta bullying-aren prebentzioa lantzeko sortutako hezkuntza-proiektu berritzailea da.
DBHko ikasleentzat, bereziki 3. eta 4. mailakoentzat, pentsatuta dago, eta enpatia, pentsamendu kritikoa eta gatazken konponbide baketsua garatzea du helburu nagusi.


Webgunea atal hauetan banatuta egongo da. Berauetan sartzeko, webgunearen goiko eskuin aldean dagoen menu nagusia erabili:

Hasiera atala

Webgunearen aurkezpena eta helburuak deskribatuko dira.

Sarrera eta Gaiak atala

Atal honetan, edukiak aurkituko dira, 3D/360 narratiba interaktiboak alegia.

Narratibak Sortzen atala

Atal honetan, ikasleek beraien eduki propioak sortzeko materialak aurkituko dira, eszenatoki ezberdinen irudiak, pertsonaien irudiak etab.

Ondoren aurkezten den demo interaktiboan, 3D/360 narratiba interaktiboak nola funtzionatzen duten ikusteko aukera ematen da.
Demo honek “Isilen ahotsa” proiektuaren esperientzia murgiltzailearen lehen adibidea eskaintzen du.